Larunbat Santua

  “Zazpi hitzetako” ostiralak mutu utzi gintuen. Baita Jainkoa ere. Zergatik ez du ezer esaten? Zergatik dago hainbeste aldiz isilik? Non dago Jainkoa gehien behar dudanean, gehien behar dugunean? Ez al du ikusten gure munduaren egoera? Ez al du nere otoitzik entzuten? Horrela bere Hitza ez al da zentzunez husten? Nola sinestu batzuetan hain astunak…

Ostiral Santua

  Gaurko egunez bi errealitate dira nagusi: gurutzea eta gurutziltzatua.   Asko izan daitezke gutariko bakoitzak bizitzan zehar jasandako eta sufritu beharreko gurutzeak. Agian orain ere gutariko bakoitza norbere gurutzea eramaten ari gara. Gurutze ezberdinak: bakardedea eta bakardadean bizitzearen gurutzea; gaisotasunarena; zahartzaro edo gaztaroarena; ezintasuna edo ahuleriarena; konformidade ezarena; bekaizkeriarena; handikeria edo itxurazalekeriarena… fede, itxaropen eta…

Ostegun Santua

  Jesusek soingainekoa erantzi eta esku-zapia lotu gerrian esklabu lana egiteko. Eta ikasleen oinak garbitzen hasten da. Jesus ez da jauntxo bat. Jesusen Jainkoa gizakiaren oinetan dago zerbitzari, gizakiaren alde ari da lanean, ez goitik behera begiratuz, behetik gora baizik, gizakia jasoz.   Pedrok ez du onartzen Jesusek egin nahi diona: “Zuk ez didazu sekula…

Piztuerako igandea

  Jainkoa ez dago isilik. Mutu geratu da, izututa Jesusekin egin duguna kustean (Historian zehar errepikatu den izugarrikeria). Baina Hitza berreskuratu zuenean, bat bakarra izatea, nahikoa izan zen: BIZI!! Hitz haren oihartzunak ez du etenik izan, betiko iraun du. Horregatik, geu ere piztuerak hartu gaitu. Hori da aldarrikatu behar duguna. Hori da gure konpromisoa: piztuerak…