Ostiral Santua

  Gaurko egunez bi errealitate dira nagusi: gurutzea eta gurutziltzatua.   Asko izan daitezke gutariko bakoitzak bizitzan zehar jasandako eta sufritu beharreko gurutzeak. Agian orain ere gutariko bakoitza norbere gurutzea eramaten ari gara. Gurutze ezberdinak: bakardedea eta bakardadean bizitzearen gurutzea; gaisotasunarena; zahartzaro edo gaztaroarena; ezintasuna edo ahuleriarena; konformidade ezarena; bekaizkeriarena; handikeria edo itxurazalekeriarena… fede, itxaropen eta…

Ostegun Santua

  Jesusek soingainekoa erantzi eta esku-zapia lotu gerrian esklabu lana egiteko. Eta ikasleen oinak garbitzen hasten da. Jesus ez da jauntxo bat. Jesusen Jainkoa gizakiaren oinetan dago zerbitzari, gizakiaren alde ari da lanean, ez goitik behera begiratuz, behetik gora baizik, gizakia jasoz.   Pedrok ez du onartzen Jesusek egin nahi diona: “Zuk ez didazu sekula…